Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

M@X€DôNí@

28/02/2007 GMT 1

IBONEN IPUINE

maxedonia_20 @ 21:48

Julen hamasei urteko mutiko bat da. Ondarroan bizi da bere guraso eta neba-arrebekin. Giro oso txarra nabari zen etxe hartan..             Bere aitak arkitektura karrera eginda dauka. Julen neba- arreba nagusiena denez, bere aitak arkitektura karrera ikastea nahi du. Baina bere betiko ametza abeslaria izatea da.             Afaltzen ari zirela, Julenen aitak ( Jesús ),Juleni komentatu zion arkitekturaren aurre matrikula egin behar zuela. Julenek ez zekien nola azaldu bere aitari abeslaria izan nahi zuela. Hurrengo gauean, afaltzen ari zirela, Julenek bere aitari ez zuela arkitekto izan nahi, abeslari baizik. Aitak ez zuen ideia ondo hartu, eta Julen, bere aitaren erreakzioaren eta ez ziola abeslari izaten usten etxetik joatea erabaki zuen. Hurrengo goizean, maletak hartu eta herriko lokalera joan zen. Bertan igaroko zituen bere bakardadean egun luzeak.  Julenen lagun baten aitak musika munduan lan egiten du. Lagun honek bere aitarengana eraman zion, berak bazekien bere lagunak musika munduan balio zuen, ahots ona zuen eta gitarra primeran jotzen zuen. Bertan Andoni,lagunaren aitak proba batzuk ezarri zizkion Juleni.. Andoniri asko gustatu zitzaion Julenen abesteko eta gitarra jotzeko modua. Arazo bakarra, Julen adingabea zela zen eta hori dela eta, bere gurasoen sinadura beharrezkoa zen. Hori lortuko bazuen musika munduan hainba gauza egin ahal izango zituen. Julen bere gurasoen etxera joan zen eta gertatu zena azaldu zien. Amak ez zituen eragozpen handirik jarri baina aita oso haserre  zegoen eta ez zion inolako paperik sinatu.             Juleni sei hilabete falta zitzaizkion hamazortzi urte betetzeko eta horrela ez zen beharko inolako sinadurarik beharko. Sei hilabete horiek oso luzeak izan ziren. Julen mundua bere aurka zegoela ikusten zuenez, drogen munduan sartu zen. Erico lokalean bizi zen baina bertan dirua falta zenez bertatik bota zuten, Julenek ostu zuela pentsatzen zutelako, eta berak ezetz esaten zuen arren, berak lapurtzen zuen drogak kontsumitzeko,janaria herriko andere zahar batek eramaten zion horregatik ez zuen beste inolako gasturik.             Andoni, Julenen lagunaren aita, Ondarroatik buelta bat ematen ari zela, Julen ikusi zuen kale batetan ezarrita, hobeto esanda bertan bizitzen, bere gitarra eskuan besterik ez zuela. Bere ondora hurbildu zen eta musikari buruz hitz egiten ari ziren. Etxera heltzean bere semeari esan zion, Julen bere laguna, oso gaizki zegoela ez zuela musikaz ezer jakin nahi, bakarrik kalean gitarra jotzeaz. Andonik hitz egiten bukatu zuenean, biek erabaki zuten zerbait egin behar zela Julen laguntzeko. Lehenengo gauza Julenen gurasoengana joatea zen egoera nola zegoen azaltzera. Bertara joan zirenean eta dena azaldu ondoren baina asko erregutu ondoren, gurasoek Julenen egoera txarra ikusita zerbait egin behar zela konturatu ziren. Julen bilatzera joan ziren, bertan zegoen, egoera txarrean, ez zuen ia ezer jaten. Lapurtzen zuen dirua drogak erosten gastatzen zuen. Bi hilabete falta ziren hamazortzi urte betetzeko baina ez zeukan  inolako garrantzirik momentu horretan berarentzat.             Jesús, Julenen aita, konturatu zen bere semea abeslaria izan nahi bazuen, ez zuela derrigortu behar arkitektura ikastera. Gurasoek, Julen desintosikazio zentro batera erabaki zuten, baina Julenek ez zuen bertatik mugitu nahi.             Denbora luzean Julenekin hitz egiten egon ondoren, ulertarazi zuten desintosikazaio zentroan sartu behar zuela. Bera barruan zegoen bitartean, gurasoak Andoniren laguntzaz Julenen musika karrera martxan jarri zuten. Barruan zegoela neska gazte batekin adiskidetasun handia egin zuen, hau ere droga munduan oso sartuta egon zen. Zentru barruan bizi izan beharreko zortzi hilabeteak oso gogorrak izan ziren, baina neska horren adiskidetasunarekin gauzak eramangarriagoak egin ziren. Neska honen izena Enara zen eta  ez zeukan bere gurasoen laguntzarik. Zentroko zaintzaileek batera egoten ez zieten usten eta gauetan aprobetxatzen zuten inork ez ziela ikusten. Juleni astero bisitatzen zioten enara ez zutenez bisitatzen, Julenen gurasoek Enara beste alaba bat bezala hartu zuten. Denborak aurrera egin zuen, ondorioz Enara eta Julenek hobera egin zuten. Denbora gutxi falta zen zentrotik ateratzeko eta musika planak eginak zeuden eta Julen tea Enara musika bikote izan ziren.             Zentrotik irten ziren eta biak Julenen etxean bizitzen jarri ziren. Musika karrerak fruitu onak eman zituen baina Enarak droga mundua guztiz gaindituta ez zuenez, berriro ere droga munduan sartu zen.  Julenek musika munduan aurrera egin zuen baina beste alde batetik Enarari droga mundutik irteten lagundu zion. Asko kosta zitzaion droga mundutik ateratzea baina denen laguntzarekin bizitzaren momentu txar hori gainditu zuen. Zentro barruan zegoela mutil bat ezagutu zuen. Enara desintozikazio zentrotik atera zen baina zentro barruan edukitako mutilaren  adiskidetasuna ez zen inoiz apurtu naiz eta bera zentro barruan gelditu zen. Momentu horretarako Julenek musika munduan leku bat zeukan eta jende ugarirengatik ezaguna zen. Drogak  guztiz gaindituta zituen eta bere bizitza hobetzen zihoala esan zitekeen.             Julenek, Enara ezagutu zuenetik, musika munduan bikote izatea amestu zuen. Orain arte ezin izan zuen lortu, baina  Enara desintozikazio zentrotik irten zenean Julenek bere ametsa lortu zuen. Enarak Julenen etxean bizitzen jarraitzen zuen. Denborak aurrera jarraitzen zuen eta Enarak drogen mundua guztiz gaindituta zeukan. Musika munduan betirako atzean utzi zuten. Enarak de denbora asko zeraman Iñaki, zentroan ezagutu zuen mutila, ikusi gabe. Gogo handiak zituen mutil hau ikusteko. Desintosikazio zentroa zegoen beranduago arte ezin izan zuen irten droga ezin zituelako gainditu eta gainera honen ondorioz depresioan jausi zen. Urte pare batzuk pasa ondoren, Julen ezkonduta zegoen eta seme-alaba nagusiak zituen jada. Enara zentroan ezagutu zuen mutilaz maiteminduta zegoen. Iñaki zentrotik ateratzeko hilabete pare batzuk besterik ez ziren falta. Enarak eta Iñakik etorkizunerako planak eginda zituzten. Iñaki zentrotik atera eta bost hilabetera Enararekin ezkondu zen. Ezkontza horretan Enararen bigarren familia osoa, hau da, Julenen familia eta bera, eta Iñakiren familian egon zen. Ezkontza horretan asko ospatu beharra zegoen droga munduan gainditu ahal izana, Julen eta Enararen musika munduan izandako arrakastagatik… Iñakik eta Enarak seme bakarra eduki zuten drogengatik ezin izan zuten seme gehiagorik eduki. Urteak aurrera egin zuten eta Enara eta Julenen musika ez zen baztertu baina pertsona nagusiak ziren eta musika mundua asko gogoko zuten arren pixka bat baztertu zuten.  Enara eta Julen aitaita-amamak dira. Baserri handi baten bizi dira bere seme-alaba eta ilobekin.  Domeka arratsalde bat zen, familia guztia batuta zegoen Ainararen, Julenen ilobaren, bederatzi urteak ospatzen ari ziren. Julen oso zahartxoa zen jada eta burua ere ez zeukan oso ongi. Ainara neskatxa txikia zen baina heldutasun handikoa eta bazekien bere aititak zeukan gaixotasuna eta berak ematen zion laguntza oso baliagarria zen.  Arratsalde hori oso polita izan zen arren, gaua heltzerakoa Julen oso gaizki ikusten zuten eta burua gehiegi galtzen hasi zen. Ospitalera eramatea erabaki zuten. Bertan hainbat gau pasatu ondoren, sufritu gabe hil zen laurogei urte zituela. Orain Ainarak hogei urte ditu eta liburu bat idazte erabaki du. Liburu hartan arratsalde horretan Enarak kontatu zizkion gaztarako istorio guztiak bildu eta bere aititaren bizitza osoa liburuan islatu zituen. Gehien landu duen gaia drogak dira berari ere eman dioten hezkuntzaren barruan drogen eraginak influentzia handia izan dute eta. Liburua argitaratu ondoren, desintozikazio zentroko gela batean gutun bat aurkitu zuten eta Ainarari eman zioten. Gutun hori Julenek Enarari bidalitakoa zen eta bertan eskerrak ematen zizkion laguntza handia eman ziolako zentruan: Kaixo Enara:            Julen naiz ez dakit egunen baten gutun hau zure eskuetara helduko den zuk dakizunez zentro honetan elkarrekin egoten ez digutela usten. Baina aurreko gauetan zurekin hizketan egoteak laguntza handia eman zidan baina uste dut ezingo garela gehiago ikusiko. Gaur goizean jausialdi bat izan dut drogekin eta gauetan atea giltzarekin izatea erabaki dute.             Nik esan nahi dizudana eskerrik asko da. Ez dakit zer egingo dudan momentu honetan oso txarto nago eta oso bakarrik sentitzen naiz. Ez didate nire gurasoekin egoten ez ezta berba egiten. Zu ez zaitez txarto sentitu bizitarik ez duzulako ni ondo jartzen naizenean eta nire gurasoak bisitatzera datozenean beraiengana eramango dizut ezagutzeko gainera musikari buruzko informazioaz egunean jarriko zara. Eta ez naiz ahaztu zuk horrela pentsatu arren, musika munduan bikote bezala jokatuko dugula. Ez diet nire gurasoei momentuz ezer esan baina beraiekin hitz egiteko aukera daukadanean komentatuko diet.               Zerbait egingo dut zu ikusteko, oso bakarrik sentitzen bainaiz. Gauza gogorra izan arren niretzat ez ditut drogak gehiago ikusi nahi.             Bueno ezin dizut gehiago idatzi zaintzailea bueltaka ari da niri gelatik.Espero dut egunen batean eskutitz hau zure eskuetara heltzea. Espero dut laster ikustea.            Agur, Julen P.D: lagun bezala asko maite zaitut. Ainarak gutuna irakurri ondoren, Enara bisitatzera joan da. Han dago baserrian bere iloben konpainian. Oso zahartuta dago baina betiko irribarrearekin. Momentu honetan Ainarak liburua entregatu dio eta entregatu dioten gutuna erakutsi dio. Asko emozionatu da inoiz ez du pentsatu horrelako gutunik ailegatuko zitzaiola. Oroitzapen asko etorri zaizkio burura. Horrela, Enara sutondoan gelditu da bere ilobak alboan dituela eta bere besoetan ipuina eta gutuna dituela.

JOE IBONE BAIA KUENTOS K NOS ESKRIBES SE NOTA K TU HOROSKOPO PONE K TENDRIAS K SER ESKRITORA!!

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis